XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta kañoiak itxaron ziren eguna heldu zenean, hark bere arma-lagun bati aitortu zizkion bere bekatuak; eta kañoiak aldi batean jo eta jo aritu ondoren, bonbarda batek hankan asmatu zion eta osoro puskatu, eta pelota hanka bien tartean pasa zelako, bestea ere oso zauritua gelditu zitzaion.

2. Eta hala, hura erori zenean, gaztelukoak berehala errenditu zien frantziarren aurrean, eta haiek, gazteluaren jabe egin ondoren, zauritua gizabide osoz hartu zuten, guziz adeitsu eta lagunkiro.

Eta Iruñean hamabi edo hamabost egun iraun ondoren, eskuohe batean haren lurraldera (13) Haren lurraldera: Gipuzkoara, Azpeitira. Han bere senideek dorre-etxe bat zuten. Lehenago lurraldea zaintzeko dorre izan zen, baina Enrique IV.ak goiko aldea mozteko agindu zuen; horrela ahuldu zuen erregeak jauntxoen indarra Gipuzkoan. Horregatik behealdea harriz eraikia geratu zen, eta goialdea bizitzeko arriluz egina. Orain ere agertzen den dorre-etxe apaina agertzen zen San Inazioren garaian. Inazioren gela, bizitza goienean zegoen. Gaur kapila bat dago haren lekuan, eta kapila horretan honela irakurtzen da: Hemen bihurtu zen Iñigo Jainkoagana eraman zuten.

3. Eta gero eta gaizkiago zihoan, jateko gauza ez zela, eta hil urren dagoenaren antza zeukan.

Eta San Juan eguna heldu zenean, osagileek hura sendatzeko oso itxaropen gutxi zutelako, aitortzeko aholkatu zioten.